Gutixi bat emateko opilak
Eskuz egiten dira, banan-banan, kalitate bikaineko gurinarekin. Probatu eta asko gustatuko zaizkizu.




Croissant
Gure helburu nagusietako bat beti izan da lehen mailako croissant bat eskaintzea. Probatu eta erabaki lortu dugun ala ez. Oso kalitate handiko gurina eta prozesu zorrotza du egiteko. Eta asteburuetan ere almendra kremaz betetzen dugu. A ze goxua!



Txokolatezko napolitana
On-onak diren txokolatezko barratxo mehe batzuk erantsi croissantaren hostorezko masari, eta napolitar bikain bat lortu dugu.


Kanela-biribilkia
Garuaren beste produktu izar bat. Bekatua da gozoa den masa bati kanela, azukre eta gurin krema bat gehitzea. Gora plazer errudunak!


Kruffin
Batzuek ideia onak dituzte croissant masa bat muffin molde batean sartzeko, eta kruffin bat asmatzen dute. Ideia onak kopiatu egin behar dira, guztiok goza ditzagun. Garuan pastel-kremaz betetzen dira.